Ondo eguneratutako antibirusa edukitzea birusen aurka borroka egiteko armarik onena den arren, komeni da zerbitzu osagarriak ere edukitzea.
Laguntza teknikoaren zerbitzua (posta elektroniko bidez edo telefonoz) oso lagungarria da birusei edo antibirusaren funtzionamenduari buruzko edozein zalantza edo arazo konpontzeko.
Sortu berria den birus batek zure ordenagailuari erasaten badio, birus berrientzat konponbidea berehala aurkitzen duen zerbitzu bat eduki behar da, ahalik eta lasterren deusezta ditzan.
Beste funtsezko zerbitzu bat birus berri arriskutsuei buruzko alertak dira; adibidez, alerta horiek posta-zerrenden bidez ematen dira.
|